lunes, 1 de septiembre de 2014

Lana eta umorea

Azkenaldian asko pentsatzen ari naizen gai bat da hau. Lana eta umorea, lana eta energia, lana eta familia, lana eta lagunak....zergatik du hainbesteko garrantzia lanak gure bizitzan? zergatik egiten dugu hain zaila erraza ematen duen gaia?
Gogoratzen dut lanean hasi nintzeneko nire lehen lan moetak: telepizza, irakasle, aisialdiko monitore, produkzioan langilea, entrenadore, zarako almazenean....hainabt eta hainabt lan non disfrutatu egiten nuen. Xoxak irabazi eta gainera ongi pasatzen nuen. Urteak pasa ahala ikasketak bukatu eta erresponsabilitate handiagoko lanetan aritzen zara, honek erretzen du benetan.

Egia da lanak ordutegi bat jartzen dizula, jendearekin harremanetan jartzen zaitu, abilidade sozialak ereiten laguntzen dizu...baina era berean zenbat energia galtzen dugu!! orduak eta orduak pasatzen ditugu lantegietan, zertarako?

 Noiz hasi eta bukatzen dira proiektuak? noiz esan leike lanez aldatu nahi duzula? zergatik aldaketa hain zaila da?

Enrgia galtzeak, umorea galtzea eragiten du.Dantzatzeko gogoa dut!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario