lunes, 6 de julio de 2009

Azkenean...olatuak!!
















Egunon...zerbait esateagatik...astelehena berriro ere eta lana...gainera kanpoan euria.










Asteburu oso produktiboa izan da azken hau. Ostiral arratsaldean Angelu aldera joan nintzen bakarrik asteko estresa kentzeko nahian eta handik estresatuago bueltatu nintzen olatu txarrak zirela eta. Azken orduko bainua hartu Grosen eta orduan bai estres guztiak kanpora.










Larunbat goizean metro erdiko olatuak zeuden grosen bainu txiki bat eta konprak egitera. Sekulako bonito ona atera zitzaidan tomatearekin. Siesta ederra eta irlara Amekukin arratsalde pasa.










Igandean plana egina geneukan Angelura joateko. "Gipsy Surtrip" honetako partaideak "il Toro" Macias, "Gorila" Ameku eta ni "Gordito tudor" izan ginen. Hemen azaltzen diren argazkiak surtrip horretakoak dira. Ikus daitekeen bezala ondo zaindu ginen gure edari eta tortila bokadiloekin. Surferako baldintzak onak izan ziren eta egun ederra pasa genuen.










Aste hontarako olatuak datoz....




2 comentarios:

  1. Hori da surfistaren gosaria! Edo arraunlariarena zen?

    ResponderEliminar
  2. Arraunlari surfistarena...denari ematen dio!!

    ResponderEliminar